ESZENA

Euria esan eta euria erortzea

Decir lluvia y que llueva izeneko obra estreinatuko du Gaitzerdiko Kabia taldeak bihar Durangoko San Agustin kulturgunean, 20:00etan.

Edozein eraikiren edozein patio. Ikuspuntuaren arabera, egun ona edo txarra. Biztanleak patiora jalgitzen dira. Eta orduan, igarobide hutsa, elkarrizketa eta topaketa hutsalen aterpea den leku hura, amets eta amesgaiztoen espazio bilakatzen da, non denbora eta espazioa malguak eta amaigabeak diren.
Lantzean behin, helduen begiekin galdutako haurtzarora begiratuko balu legez. Pertsonaiak, orduan, apurtutako ispilu baten zatietan islatzen dira, egunerokotasuneko egoeren atzealde poetikoa erakutsiz.

Taldea ikuskizunerako ideiak ikertzen hasi zenean ezaugarri plastikoa zuten eszena asko sortu zituen. Gaur egungo ikuskizunak irudi horietatik edaten du. Ametsetako ikusmen poetikoa erakusteaz gain, ideia hori azpimarratzen zuten testuak txertatu dira. Joseba Sarrionaindiaren imajinario poetikoan askatasunez oinarritu da taldea Decir lluvia y que llueva izeneko lana ekoizteko.

Zuzendaritza eszenikoaz Borja Ruiz arduratu da eta obran parte hartu duten aktoreak Yolanda Bustillo, María Goirizelaia, Sara González Oskar García, Karol Benito, Joseba Uribarri, Ane Pikaza, Iosu Florentino eta Juana Lor dira.
Udazkenerako lan hau euskaraz ikusteko aukera ere egongo da.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button