ARTEA

Etxetik Azkuna Zentrora joateko modu birtualean

Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaon #AzEtxean jarri dute abian, “hurbil egon nahi dugulako, elkarri sostengua eman eta elkarrekin konektatzen jarraitu nahi dugulako. Gure ustez, garrantzitsua da elkarri laguntzea, egungoa bezalako egoera bat, gizarte gisa ditugun egoera konplexu eta delikatuenetako bat, jasaten laguntzeko”.

Egoera sanitario berriaren aurrean, Zentroko ateak itxi dira, baina edukiak online kanaletan ireki dituzte, “bide horietatik gure kultura-programazioarekin jarraitzeko”.

Horretarako proposamen batzuk prestatu dituzte honako diziplinetan: arte garaikidea, arte eszenikoak, soinua, zinema, ikus-entzunezkoak, literatura eta kultura digitalak.  Beti ere, eta euren esanetan, “kultura garaikidea etxetik bizitzen eta esperimentatzen jarrai dezazun”.
Hala,  Mailegu Elektronikoa jarri dute abian, liburuak, pelikulak edo dokumentalak jaitsi ahal izateko. Honakoekin gozatu ahalko dituzue: Zinemaren historiako 50 harribitxi Zinemateka zikloko pelikula arrakastatsuenetako batzuk ikusi ahalko dira berriz eta eLiburutegia plataforman hainbat klasiko topatuko dituzue doan; Steve Paxton: Drafting Interior Techniques koreografoaren ikuspegitik idatzitako erakusketa da, bere gorputzean ibiltzearen esperientzia, sentitzen duena esperimentatzen eta gainerakoei erakusten. Horretaz disfrutatzeko  erakusketaren bideoa ipini dute ikusgai; eta Oscar Gómez Mata Az-ko artista kideak eta Espe Lopezek pertsona bakoitzari, indibidualki, Isiltasuna etxean deriba proposatzen diote, behaketa eta parte-hartzaileen barne-bizia lantzeko ariketa bat.

Hori guztia eta gehiago, Azkuna Zentroan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button