BESTELAKOAK

Sopela Kosta Fest jaialdian musika, surfa eta natura

Gaurtik igandera bitarte egingo da, musika, surfa eta naturaren babesaren inguruan ardaztuko den Sopela Kosta Fest jaialdia.

Musikaren harira, kontzertu nagusiak ostiralean eta larunbatean egingo dira: ostiralean, Rubia, Señores, Los Tiki Phantoms eta Willis Drummond; eta larunbatean, berriz, Koban, Kokein, Tomasito, Delorean eta Optigan1 DJ.

Bestelako jardunaldiak ere izango dira: surfari buruzko film laburren lehiaketa; Surf Bussines Meeting ekitaldia; surf egokituko ikastaroa; Naturan Biziz umeentzako tailerrak; parapente hegaldiak; kayaksurf ikastaroak, Habanerak eta itsasoaren inguruko abestiak, Puerto Chico taldearen eskutik; Sopela Beer Fest, Euskal Garagardo Elkarteko ekoizleen eskutik, eta abar.

Egitarauari lotutako xehetasun guztiak: sopelakostafest.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button