ESZENA

“Etxeko Saltsak” komedia antzeztuko dute Beran

Alan Ayckbourn antzerkigile eta zuzendari ingeles ezagunaren Etxeko Saltsak komedia korapilatsua taularatuko dute Aitziber Garmendia, Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Aitor Fernandino antzezleek Berako Kultur Etxean, larunbatean, 19:00etan.

Txalo Produkzioak ekoizpen etxearen eskutik, 1965ean estreinatutako jatorrizko Relativity speaking komediaren euskarazko bertsioa ikusteko aukera izango dugu. Bertan, Greg eta Ginny etxe berean bizi diren maitaleen gora-beherak kontatzen dira . Ustez  bizimodu zoriontsuan, bizi dira baina sekreturen bat dute tartean, isil-gordean. Ginnyk gurasoak bisitatzera doala esanda, gezurretan dabil eta Philip bere maitale sekretuarengana doa, euren harremana bertan behera utzi behar dutela esateko asmoz. Gregek, susmo txarra hartuta, neska laguna segiko du eta bera baino lehen iritsiko da Philip eta Sheila bere emaztea, bizi diren landetxera. Ginnyren gurasoak direlakoan dago. Ginnyk Philipi aitaren plantak egitea eskatzen dio.

 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button