Nontzeberri

Etxeko plazan bertsotan

Bertsoarekin ere zoraturik bazaudete, egun hauetan baduzue zerekin gozatu. Bertsozale Elkarteak honakoak proposatu nahi dizkizu:  “Bakarrik, pisu-kideekin, gurasoekin, seme-alabekin, bikotekidearekin edota egoeraren arabera, bidelagun bat edo beste egokitu zaizu berrogeialdian. Etxetik mugitu gabeko bidaia honetan bertsoa ere bidaide aparta izan daitekeelakoan, erraztasunak eman nahi dizkizugu bertsolaritzarekin ondo pasatzen jarraitzeko, sortuz eta entzunez”.

Horretarako baliabide zerrenda hau proposatzen dute bertatik: Bertsoikasgela.eus (haurrekin bertsolaritza modu jolasgarrian lantzeko); Bertsoeskola.eus (haur zein heldu, bertsotan trebatzeko eta ondo pasatzeko); Bertsoa.eus (bertsoak ikusi eta entzun, ikusi eta entzun… hamaika saio bertsolaritzaren hedabidean) eta makina bat ikus-entzunezko (Mundu bat ahoz aho, What is bertsolaritza?,…)

Ondo pasa etxeko plazan bertsotan!

Exit mobile version