IKUS-ENTZUN

Etxeko indarkeriaren eta minaren labirintoan

Montehermoso Kuturuneak maiatzean abiatu zuen Zinema Gaur zinema zikloa. Gaur berton film interesgarri bat pantailaratuko dute bertan, 19:30etik aurrera: Beyond the one (Anna Marziano, 2017).

Montehermosoren arabera filmak pasarte musikal, zinematografiko eta literario batzuk hautatuta, elkarrizketa bat proposatzen du, “idealek edo beste gorabehera batzuek ondoriozko etxeko indarkeriaren eta minaren labirintoa zeharkatzen duena. Elkarrekin bizitzeko eta pertsona hilekin harremanetan jartzeko saiakera ugari aztertzen ditu filmak, gure izaera aldi berean singular eta pluralari buruzko hausnarketa sakon bat eginez. Ez da familiari, bikote-harremanei, komunitateari edo poliamodioari buruzko filma, baizik eta izatearen seinale jakin batzuei buruzkoa. Pertsonekiko topaketak eta uneak gogora ekartzen dituzten soinuak. Entsegua eta poesia uztartzen dituzten elkarrizketak; gure izaki bakartiek bat egiteko aukeratzen duten eremu grisa zeharkatzen dutenak, eta harremanen gure barru-barruko bizitzaren anbiguotasuna azaleratzen dutenak”.

Hil honetan (ekainak 25) beste hitzordu bat programatu dute: Paisaia eta desioa: Laida Lertxundiren zinemagintza. Uztailean bi lan gehiago pantailaratuko dituzte: Baronesa, Juliana Altunes zuzendariarena (uztailak 2) eta Manuel Abramovich-en Soldado (uztailak 9).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button