BERTSOTAN

Etxeko egongelatik bertsotan

Bertsoak entzuteko modu ona da etxeko egongelako besaulkian jesarrita. Horixe proposatuko dizue berriz Hitzetik Hortzera saioak, irailaren 12tik aurrera eta ordutegi berrian, 21:00etan hasita. Bertsozale Elkarteak ekoizten du programa EITBrekin elkarlanean.

Hogeita hamaikagarren denboraldiari ekingo dio laster Hitzetik Hortzerak. Eider Perez aurkezleak programako gidari lanetan jarraituko du, eta hark aurkeztuko ditu bertsolaritzaren inguruan lanean ari diren hamaika lagun eta kontu.

Hitzetik Hortzerak bertso-saioen hitzorduak pantailaratuko ditu, bai eta bertso plazako ale esanguratsuenak ere.  “Iaz Maialen Lujanbio eta Igor Elortza bertsolariekin egin bezala, aurten ere izango da bertsolari bati loturiko programa berezirik, baita txapelketen ingurukoak ere; udazkenean aurreikusten diren Xilabaren eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketen ingurukoak, kasu. Iparragirreren jaiotzaren urteurrena, bertso plazaren alde laborala, bertso paperen iragana eta oraina… izango da zer ikusi, zer entzun eta zeri bertsotan egin aurtengo denboraldian ere, datorren astean hasi eta martxoaren bukaerara arte”.

Ez ahaztu, irailaren 12an, etxeko egongelaraino sartuko da bertsolaritza, ETB1i esker.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button