BESTELAKOAK

“Sormen Beka Da” euskarazko kultura digitala sustatzeko

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak laugarren urtez abian jarriko dute Durangoko Azokan emango duten Sormen Beka Da. Egitasmoaren helburua “euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea” da.

Aurtengo bekaren oinarria izango da. Praktika edota espresio artistiko baten oinarritutako lan digitala sarituko da, baina fisikotasunarekin uztartu ahal izango da.

Beka horretara 18 urtetik gora sortzaile berriak aurkeztu ahal dira, banaka zein taldeka. Bekaren zenbatekoaren bidez (15.000 euro) sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira.

Proposamenak aurkezteko epea irailaren 21ean amaituko da. Proposamenak posta elektronikoz bidaliko dira hurrengo helbide elektronikora: gerediaga@durangokoazoka.eus

Aurkeztu beharreko dokumentuak honakoak dira: eskaera formularioa, sortzailearen curriculuma, eta proiektuaren memoria (motibazioa, luzera, kronograma..)
Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu. Aukeratutakoek proiektuaren defentsa egin beharko dute epaimahaiaren aurrean.
Lan irabazlearen berri 56. Durangoko Azokaren egitarauaren barruan emango da.

Oinarriak, informazio gehigarria eta formularioak esteka honetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button