IKUS-ENTZUN

“Etxebegiak” tailer-lehiaketak saridunak hautatu ditu

Konfinamenduan sormenari bide emateko, Sade taldeak eta Ikertze elkarteak zinemagintza sustatu nahi izan du, eta horretarako Etxebegiak tailer-lehiaketa abiatu zuen duela aste batzuk.  Orain, bertako epaimahaiak, Sade, Ikertze, Kimuak eta Donostia Zinemaldia erakundeetako kideek osatutakoak, lehiaketara aurkeztutako film laburren arteko onenak aukeratu ditu.

Ekimenaren helburua, zinemarekiko zaletasuna eta kultura-sorkuntza bultzatzea familiartean, eta, gainera, dibertimendua eta ikaskuntza bateratzen dituen ekimena proposatzea itxialdi-egunak aprobetxatzeko izan da.

Guztira, 58 film labur aurkeztu dira, eta horietako askok haur eta gazteen parte-hartzea izan dute. Horien artean film labur onena eta lehen saria La exposición (Itziar Basterra) izan da. Etxebegiak saria Hiru Txerritxoak (Naiara Cayetano) izeneko lanarentzat izan da.

Lan irabazleek hainbat sari jaso dituzte: gau bat Astoria7 hotelean, gosaria barne, Donostia Sari baten irudiekin apaindutako gela batean; SADE zinemetarako bi opari-txartel; Donostia Kulturaren opari-txartela, erakunde horrek antolatutako edozein ikuskizunean erabiltzeko; Eureka! Zientzia Museorako urte osorako abonua lau lagunentzat; 10 filmeko bonua Zinemaldian gozatzeko, eta 15 lagunentzako bisita gidatua Aquariumean.
Halaber, film labur finalistek pantaila handira jauzi egingo dute azaroko Begiradak Nazioarteko Amateur Zinemaldiaren eskutik.

Etxebegiak lehiaketako epaimahaiak zuzendari, gidoilari, muntatzaile eta aktore askoren gaztetasuna goraipatu dute: “Haur eta gaztetxoek talentu eta sormen ikaragarriak erakutsi dituzte”. Familiartean egindako talde-lana ere aipatu dute eta “hizkuntza zinematografikoa nahiz baliabideen erabilera ondo menderatu” dituztela jakinarazi dute. “Batzuetan lan txiki horiek ia profesionalak” ziruditela eta “euskal zinemak etorkizun handiko harrobia duela”, azpimarratu dute, gainera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu