ESZENA

Etorkizuneko gizarte utopikoaz

Astebururako XIV. Dantza Zirkuituak programaturiko Ziomara Hormaetxearen Biopiracy koreografiak etorkizuneko gizarte utopikoaren gaia jorratzen du. Hitzordua larunbatean izango da Amurrioko antzokian.

Etorkizuneko gizarte utopiko batean, gizakien emozioak, sentimenduak deuseztatuak izan dira. Zer gara errealitatean? Gizakia, bere genetika kodigoa besterik ez da ? Edo zerbait gehiago?

Ziomara Hormaetxeak dantza klasiko eta garaikide ikasketak egin zituen Frantzian, Nizako Sophia Antipolis unibertsitatean. Gero, Cannes, Nueva York, Bruselas, Amsterdam, Madril eta Bartzelonan ere izan da formazioa egiten. 2012an bere kolektibo propioa sortu zuen: Cía Ziomara Hormaetxe. Hainbat ekoizpen burutu ditu, hala nola: Tan_tak (2012), K-otica (Eusko Jaurlaritzak subentzionatua, Koreografo Gazteak, 2013), K-otica in progress (2014), Symbiosis (Eusko Jaurlaritzak subentzionatua: sorkuntza koreografikoa (2014) eta produkzioa (2015). 2013az geroztik, Mauro Barahonak zuzentzen duen Proyecto experimental Bartzelona, konpainiako dantzaria da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button