ESZENA

Etorkizuneko euskararen inguruko fabula

Arriaga Antzokiak datorren astean, azaroaren 20an eta 21ean, Ghero ikuskizunaren erabateko estreinaldia hartuko du. Euskaltzaindiaren mendeurrenaren ospakizunen baitan, Tartean Teatro eta Euskaltzaindiaren artean ekoiztutako lana da Ghero, non protagonista nagusia euskara den.

Gaur goizean obra hori behar bezala aurkezteko prentsaurrekoa eskaini da, eta bertan, Andres Urrutia Euskaltzainburua, Ibon Usarralde Euskaltzaindiako Sustapen Batzordeko kidea, Patxo Telleria autorea eta antzezlea, Jokin Oregi zuzendaria, eta Mikel Martinez, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri, eta Ane Pikaza antzezleak bildu dira.

Lanak etorkizunera garamatza. 3000 urtea. Euskara desagertzeko zorian dago. Azken euskaldunak iskin egin nahi dio halabeharrari, baina bera hiltzean euskara hilko da berarekin. Eta orduan, 3000 urtean euskara egongo al da?

“Euskararekiko gure harridura eta mirespena erakutsi nahi ditugu, hain txikia izanik gaur egunera arte irauten jakin izan duelako”, esan du Patxo Telleria zuzendariak. Eta horretarako fabula handi bat osatu dugu, eta bere barruan hainbat fabula txiki kontatuko ditugu, eszena ezberdinen bidez. Hau da, Mikelek istorioak kontatuko ditu. Eta denetarik egongo da. Orain arte gure lanetako gaiak modu absurduan tratatu ditugu, komizitate puntuarekin. Hemen ordea, beste zerbait proposatu nahi diogu ikusleari. Gure estilotik dator, baina beste produktu bat izango da, hunkigarri, barregarri, harrigarri eta edertasun estetikoarekin. Hemen Tartean egongo da”, gehitu du.

Bederatzi istorio, bederatzi antzerki poema, euskararen planetaren inguruan orbitatzen.

“Milaka landare eta animalia espezierekin gertatu bezala, hizkuntza txikiak desagertzen ari dira pixkanaka eta erremediorik gabe. Soilik indartsuenak gailentzen dira, eta joera geldiezin honen arabera, litekeena da etorkizun batean denok hizkuntza bakarra egitea. Askok, gainera, ontzat joko lukete balizko egoera hori. Etorkizun horretan kokatu dugu gure istorio hau. Ikuskizun honetan dozena bat hizkuntz desberdin erabiltzen dira. Euskara, jakina, baina baita, inglesa, frantsesa, gaztelera, txinera, katalana eta galiziera era”.

Azaroaren 20an eta 21ean lan hori ikusteko lehen abagunea izango da Arriagan, baina makina bat zita izango dira Euskal Herriko txoko askotan datorren urtera bitartean. Urte honetakoak, hauexek: azaroaren 22an, Santurtziko Serantes aretoan; azaroaren 28an, Iruñeako Gaiarre antzokian; abenduaren 15ean, Igorreko Lasarte aretoan; abenduaren 16an, Errenteriako Niessen aretoan; eta abenduaren 21ean, Elgoibarko Herriko antzokian.

Datu guztiak: Tartean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button