BESTELAKOAK

“Eta zertarako poetak…”, poesia eta filosofiari buruzko hitzaldi sorta

Bilboko Bidebarrieta Kulturguneak poesiaren eta filosofiaren arteko lotura jorratuko duen Kultura eta Pentsamendua zikloa ondu du; programazioa, hain justu, gaur hasiko da, 19:30ean, Vigoko Unibertsitateko Hizkuntza eta Literatura Alemaneko irakasle Helena Cortés Gabaudanek emango duen hitzaldiarekin, Orfeo es cuando canta: cuando la poesía supera a la filosofía.

Patxi Lanceros Filosofia doktoreak aurkeztuko ditu zikloa osatzen duten hitzorduak: gaur, 15ean, 22an eta 29an.  Bidebarrieta Kulturgunearen arabera, “Eta zertarako poetak… izenburupean, poesiak pentsamendu eta azterketa filosofikoan duen eragina planteatuko dute lau hitzaldiek, eta baita transmisiorako bide gisa duen garrantzia ere”.

Gaurko berbaldiaren harira , Orfeo es cuando canta: cuando la poesía supera a la filosofía, “(Helena Cortés Gabaudanek) egin dituen lanen artean azpimarragarria da literatura eta filosofia itzultzaile gisa egindakoa, egile garrantzitsuak itzuliz, Goethe, Heidegger, Adorno, Schelling edo Hölderlin bera, besteak beste”.

Hauexek izango dira beste hiru zita poetiko-filosofikoak: maiatzak 15, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko kide Carlota Fernández-Jáuregui Rojasek Una antigua caída. Sobre los límites entre filosofía y comedia gaia izango du aztergai; 22an, Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko Nuria Sánchez Madridek Llamas, polvo y cenizas. Poesía como magia en Arendt; eta, azkenik, Euskal Herriko Unibertsitateko Jon Kortazarrek Euskal Poesia: Filosofia, Estetika eta Aforismoa. Azken hitzaldi hori Javier Rojok aurkeztuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button