ESZENA

Eta hizkuntza gorputza balitz?

Aukeran dantza konpainiak Bizhitza dantza ikuskizuna oholtzaratuko du gaur, Donapaleun. Euskaltzaindiaren babespean plazaratzen den ikusgarria Edu Muruamendiarazek zuzendu du, Xabi Payaren gidoiarekin. Bertan aritzen diren dantzariak: Garazi Egiguren, Ander Errasti, Eneko Galdos, Ione Iriarte, Ekain Kazabon, Oier Laborde, Maier Muruamendiaraz, Uxue Urruzola eta Itziar Uzkudun dira.

Aukeran dantza konpainiak berak honakoa idatzia du, pieza hori zertan den azaltzeko: “Herria da gorputza, hizkuntza bihotza Fernando Aire Xalbador Urepeleko artzainaren esana da, zehazki, haren Odolaren mintzoan jasoa eta Mikel Laboaren ahotsak zabaldua. Eta hizkuntza gorputza balitz? Nola azalduko lituzke gorputz adierazpenak hizkuntzaren bat-bateko jaiotza edo elearen etengabeko bilakaera?
Ikuskizun honek munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatu nahi du dantzaren bidez”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button