IKUS-ENTZUN

“Et Maintenant On Va Où?” filma proiektatuko du FAS zineklubak

Libanoko Nadine Labaki aktore, gidoilari eta zinegileak zuzenduriko Et Maintenant On Va Où? (Libano, Frantzia, Egipto eta Italia, 2011) filma proiektatuko du Bilboko FAS zineklubak gaur, azaroak 20, El Carmen aretoan, 19:45ean. Emanaldian Simone de Beauvoir elkarteko Ana Gutierrezek parte hartuko du.

Erlijio guztietako emakumeek euren familia eta herria kanpoko mehatxuetatik babesteko erakusten duten indarra jorratzen du filmak.  “Asmamen handiz, maltzurkeriak bururatuta eta adiskidetasun hautsiezinak loturik, emakumeek helburu bakarra dute: gizonezkoei arreta galaraztea eta amorrua ahaztaraztea”. Filmak Publikoaren Saria jaso zuen 2011ko Donostiako Zinemaldian.

Nadine Labaki zuzendaria Sukkar Banat (Caramel, 2007) bere estreinako filmari esker ezaguna egin zen nazioartean. Film hori 2007ko Donostia Zinemaldiko Zabaltegi Perlak sailean parte hartu zuen, eta publikoaren saria lortu ere. Urtebete geroago, 56. Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialeko epaimahaikide izan zen Labaki.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button