MUSIKA

Amorebieta-Etxanoko jaietan, kontzertu andana

Uztailaren 15etik 27ra Amorebieta-Etxanoko jaiak ospatuko dira, eta bertako protagonistak kontzertuak emango dituzten makina bat talde izango dira.

Herriko jaietan egongo diren kontzertuak honakoak dira: uztailaren 15ean Onintze artista zornotzarrarekin hasiera emango zaie jaiei. Uztailaren 16an, Euskal Herriko plazatan ibilbide luzea duen Gozategi taldearen txanda izango da. Uztailaren 19an, Amparanoia ikusi ahal izango da, eta egun berean ere, Oihan Vega DJa musika jartzen arituko da. 20an, rapa egiten duen Ira neska taldearen musika haizatuko da.

Uztailaren 21ean, swinga eta musika elektronikoa nahastuko ditu Swingtronics musika taldeak, eta uztailaren 22an Julio Anita Parkerrek swingetik hurbil dauden soinuak  entzungo dira. Hurrengo egunean, 23an, Huntza taldea eta bere folk-rock musika izango dira protagonista.
24an egun berezia izango da, izan ere, Benito Lertxundi euskal kantautoreak kontzertua eskainiko du. Egun berean ere Nogen eta Esne Beltza arituko dira. Gainera, Trikiziok dantzan jarriko ditu hurbiltzen diren guztiak.

26an, egun fuertea izango da, eta, rocka izango da entzungai Kaotiko eta Baionatik datozen Willis Drummond taldeekin.

Hau eta gehiago, Amorebieta-Etxanoko jaietan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button