ESZENA

Eszenarekin gozatzeko plan asko

Hitzordu dezente sortu da asteburu honetarako eszenaren munduan. Hona hemen heldu zaizkigun batzuk.
Gaur, Marie de Jongh euskal konpainiak Alabatxo, aurtengo FETEN 2012n ikuskizun onenari saria jaso duen ikuskizuna, Errenteriako Hiria Kulturgunean, egingo du, 18:00etan. Lan horrek alabaren jaiotza ilusio handiz espero duen bikote baten bizitza kontatzen du.

Ostiral honetan ere, antzerkia izango da ikusgai Kultur Leioako Auditoriumean. Andaluziatik datorren La Rous konpainiak El Refugio antzezlana eskainiko du. Lan hau, gerraren kontrako alegatua da, lehenaldiaren eta etorkizunaren gaineko hausnarketa.

Gaur ere, Gilkitxaro antzerki taldeak 8 begi lau dimentsioko komediaren emanaldi berria egingo du Berritxuko Gaztetxean, 22:00etan. Luli Patatax eta Ander Bakon bikoteak ezusteko eder baten ondorioz ikusmenaren inguruko komedia-simposium-absurdua aurkeztuko dute. Horrela, zortzi begiz eta hamaika betaurrekoz baliatuta munduari begiratzeko modua eta bizitza ikusteko fundamentu berria aurkituko dute.

Asteburu honetan ere,  larunbatean, Morritson eta Gartzia: Kultoko Antzezlana ikusteko parada izango duzue Lekeitioko Barandiaran aretoan, 20:00tan.

Eta azkenik, Artekale Elkarteak, Otxandioko Udalak eta Otxandioko herriko elkarteak antolatuta, , I. Artekale Eguna egingo da herri horretan, apirilaren 29an. Ekimenak kalearekin loturiko makina bat ekitaldi bilduko ditu, hala nola, erakusketak, antzerki saioak, animazioa, edo tailerrak. Denetarik egongo da egun horretan eta giroa aparta izango da seguru, horretarako, zenbait antzerki talde hurbilduko dira horra, tartean, Jon Zabal, En La Lona, Gaitzerdi, Trapu Zaharra, Zirkale, Teatro Salitre–Teatro Mutante, Turukutupa, Hortzmuga, La Tirili, Oihulari Klown, Debote Enbote, Toni La Sal eta Sebastopoleko Titiriteroak.

Ondo pasa!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button