ARTEA

“Eszenak: ekintza eta irudikapena” erakusketa, Iruñean

Iruñeko Ziudadelan, Alicia Venturak komisariaturiko Los Bragales bildumaren Eszenak: ekintza eta irudikapena erakusketa paratu dute. Irailaren 9a arte izango da ikusgai.

Ohi den bezala, bildumazaletasun pribatuko arte-lan ederrak ikus daitezke hainbat tokitan. Kasu honetan, Jaime Sordo arte zaleari esker, Los Bragales bilduma proposamen artistiko sendoenetako bat bilakatu da.

Erakusketaren antolatzaileen arabera, “Los Bragales bildumako funtsen aberastasunak errealitate garaikidearen irakurketa asko egiteko bidea ematen du. Egin litezkeen kontakizun ugarietako bat da hemen eraikitzen dena, eta Artearen Historian giltzarri diren hiru nozio berreskuratzeko egungo sortzaileek duten modua du abiapuntu.
Eszena, tradizionalki, zenbait figurak parte hartzen duten gertakari edo gertaera baten aurkezpen moduan definitzen da. Bere aldetik, Aristotelesen garaitik, irudikapena errealitatea ordezten duen irudia edo ideia da. Azkenik, ekintzaren ideia performatiboaren arloarekin eta irudietan latente dagoen narratibotasunarekin lotuta dago”.

Los Bragales bilduman makina bat lan fotografiko, piktoriko, eskultoriko eta bideografiko biltzen dira, eta hala, artearen hizkuntza esperimentalen bidez “gure itxaropenak azpikoz gora jartzen dizkigute erakusketa honetan”.

Piezen artistetako batzuk Helena Almeida, Chema Alvargonzález, Manu Arregui, Per Barclay, Sergio Belinchon, Karmelo Bermejo, Mira Bernabeu, Luis Bezeta edo Sergey Bratkov dira, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button