ESZENA

ACT jaialdian parte-hartzeko izen ematea zabalik

ACT sortzaile berrien lan laburren nazioarteko lehiaketa da, eta datorren urtean ekainaren 1etik 5era bitarte ospatuko da jaialdia Bilbon eta Barakaldon. Proposamenak bidaltzeko epea  urtarrilaren 15era arte dago zabalik.

ACTek ospakizunerako eta profesionalen arteko trukerako gunea izan nahi du, eta aldi berean sortzeko era berriak bilatzen eta arriskua hartzen duten artista berrientzako plataforma. Antolatzaileek adierazi diguten bezala, “beste edizio honekin, eta ohi den moduan, dantza eta antzerkiaren munduko sortzaile berrien lan laburrei eman nahi diegu bultzada. Azkeneko urteetan bezala, nazioarteko zein bertoko sortzaile, programatzaile eta profesionalak bilduko ditugu Bilbon, zubiak eraikiz eta elkarlanerako aukerak sortuz”.
Gehiago jakin nahi izanez gero edo zure proposamena helarazteko, kontsultatu informazio guztia euren webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button