IKUS-ENTZUN

Estibaliz Sadabaren ikus-entzunezko distopiak

Estibaliz Sadabak bideo-proiekzioa aurkeztuko du, ostiralean, maiatzak 9, Bilboko La Fundicion aretoan, 20:00etan. Emanaldia Distopías y Derivas izenburupean egingo da.

Emanaldia 40 minutu ingurukoa izango da, eta bederatzi piezaz osatuko da: Cul de sac, Captura 02, (In)sociable, Como intrusas como disidentes, Frame, Manifiesto (I), Derrotada pero no rendida, Espacios en Devenir (hacia una distopía doméstica), Manifiesto (II), eta, amaitzeko, Capturas 01. Guztiak 2013an eginikoak.

Sadaba performancearen bidetik iritsi da bideora; hala, azken urteotan bi lan-ildo jorratu ditu: batetik, kultura-politikak eta sorkuntza-lanak jorratzeko ildoa, eta, bestetik, bideo-lanen esparrua.

La Fundicion aretoaren arabera, “bideo-lan batzuek narrazioak sortu nahi dituzte irudi soil eta zuzenen bidez, egoeraren detournement ikuspegitik, zientzia fikzio feministako testu zatiekin eta saiakera teoriko feministetako pasarteekin nahasita”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button