ARTEA

Esther Ferrerrek performancea egingo du Donostian

Gaur, apirilak 29, Esther Ferrer (Donsotia, 1937) artistak performance bat egingo du Koldo Mitxelena Kulturunean, Amable Ariasen Kaosari eta zoriari forma erakusketaren barruan.

Performanceak Íntimo y personal du izena. Norberaren gorputza eta besteena neurtzea du oinarri. “Gorputz bakarrak, ezberdinak, publizitateak eta modak erakusten dizkigun gizonezko eta emakumezko gorputz estandarizatuetatik urrun”.

Esther Ferrerrek gorputzak espazio sozialean duen presentzia aztertu du makina bat ekintza eta performanceren bitartez. Donostiarrak 40 urte baino gehiago ibilbidea egin du dagoeneko.

Esther Ferrerrek nazioarteko aitortza jaso du bere performance eta obra plastikoari esker. Espainai aitzindaria izan da arte kontzeptualaren esparruan, eta abangoardiako ZAJ musika eta artista taldeko kidea izan zen 1967tik 1996era bitarte; hau da, talde desegin zen arte. 1999an Espainia ordezkatu zuen Veneziako bienalean, eta 2008an Espainiako Arte Plastikoen saria jaso zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button