BESTELAKOAK

Esther Cidoncharen jazz erretratuak, Donostian

Donostiako FNAC dendak, Esther Cidoncha argazkilariaren jazz irudiekin osatutako erakusketa abiatu du, Jazz erretratuak izenburupean, argazkilariak argitaratu duen When lights are low (La Fabrica) bereko liburua dela-eta.

Esther Cidoncha (Aljeria) 1990ean hasi zen musikarien argazkiak egiten Valentzian. Bere kamera beti aldean, Europako jazz klub eta jaialdi nagusiak bisitatu ditu.

Bere lana zuri-beltzean garatzen du, hain zuzen ere, aipatutako liburuan, 25 urteko ibilbidean egindako 180 argazki bildu ditu, guztiak zuri-beltzean. Argitalpenean jazz musikari handiak agertzen dira, tartean, Art Farmer, Kenny Barron, Benny Carter, Lionel Hampton edo Joe Lovano. Liburua, gainera, hainbat testurekin jantzita dator.

Bada, Donostiako FNAC dendan, liburu horretan bildutako 25 original daude ikusgai, hil honen 31ra arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button