ARTEA

Esperientzia artistikoz betetako jarduerak Bilboko Azkuna Zentroan

Gabonak Artek, Gabonetan egiten den programa kultural, ludiko-hezitzaileak, esperientzia artistikoak proposatzen ditu haurrentzat eta familientzat, Azkuna Zentroan.

Jarduerek sorkuntza garaikidea hurbiltzen dute egunero, eta, horrela, ikaskuntza normalizatzen dute, artearen eta artisten bidez. Esperientziak pentsamendua sustatzen duten eta publikoen sormen gaitasunak eta trebetasunak garatzen dituzte, publikoak protagonista bihurtuz eta haien jakin-mina sustatuz.

Hala, urtarrilaren 4ra bitartean, hainbat proposamen kultural  antolatu ditu aurten ere: Bapateko Istorioak, performanceak, haurrentzako tailerrak, antzerkiak  edota instalazioak, besteak beste.

Bapateko Istorioak proposamenak, adibidez, ezohiko tokietako bat-bateko narrazioak dira, The Thief of Time anfitrioiak bere denbora makinan, publikoa bidaiatzera eramango duena. Aurten Hondartza instalazioan kokatzen da proiektua, denboran geldirik dagoen hondartza batean. Bi emakumek, Miss Karusak eta Womanek, hondartza horretara sartzera gonbidatzen gaituzte, eta hitz egiten digute inguratzen gaituen landare- eta animalia-mundua ulertzeak eta miresteak duen garrantziaz. Instalazio honek Man de Camelle omentzen du, itsasorako, arterako eta naturarako bizi izan zen artista. Mama Creak Azkuna Zentroarentzat berariaz sortutako ekoizpen bat da proiektu hau.

Paisajes Lúdicos instalazio-laborategiak, bestetik,  hutsaren etxeak birziklatutako eta egindako materialak erabiltzen dituen Leticia Paschetta artistaren lana da. Zuzeneko musikaz lagundurik, hutsunea arakatzen du plano desberdinetan, material zuriak beren naturan landuz, esate baterako, igeltsua eta klariona. Bat-batekotasuna eta esperimentazioa jorratzen dira, sormena eta talde-lana sustatzeko asmoz, eraikitzeko prozesuaren bidez, nork bere egiturak eraikiz, diseinatuz eta sortuz, era aske eta autonomoan. Tailer/instalazioak hutsunea aztertzen du, jarrera topologiko batetik, hau da, haren esentzia, egitura eta izateko arrazoia bilatuz, eta alderdi formal desberdinetatik hutsunea landuz: musikatik, bi dimentsioetatik eta hiru dimentsioetatik.

Eta Crassh Babies performance ikuskizunarekin, era berezian bateratzen dituen perkusioa, mugimendua eta komedia bisuala eskainiko da. Dena energia kutsakorrez soinua sortzeko aitzakia da. Sonoritate desberdinak erabiltzen ditu, ahotsa, pvc-zko hodiak edota eguneroko objektu arruntak;  dena baita lagungarri txikienen zentzumenak pizteko, eta gurasoen eta seme-alaben artean une gogoangarriak sorrarazteko.

Datorren urtarrilaren 4ra arte, izango den egitarauaren xehetasun guztiak dituzue, Azkuna Zentroko webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button