IKUS-ENTZUN

Esperantzaz bestaldean

FAS zineklubak Aki Kaurismäki zuzendariaren Toivon Tuolla Puolen (Esperantzaz bestaldean) filma pantailaratuko du gaur. Hitzordua ohikoa izango da, Indautxu plazan dagoen El Carmen aretoan, 19:45ean.

Filmak honakoa kontatuko digu: Bi pertsonaiaren interkonektatutako istorioetan murgiltzen gaitu filmak: alde batetik, Khaled dugu, Finlandian asilo bila dabilen siriar errefuxiatu gaztea; eta, bestetik, Wikstrom dugu, 50 urtetik gorako finlandiarra, alkandora-saltzailea. Emaztea utzi ondoren, bizitzan helburu berriak bilatzen ari da Wikstrom, eta jatetxe oso berezi bat transferentziaz hartzea erabakiko du.

Aipaturiko filmarekin batera Ab alio film laburra emango dute. Film horren zuzendariak  Iñigo Royo (argazkilaria izateaz gain, Inventario eta Réquiem film laburrak zuzendu ditu) eta Iñigo Fdz. Ostolaza (ECAMen diplomatua. El fenómeno fi eta Autorretrato film laburrak zuzendu ditu).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button