ESZENA

BAD jaialdia aurrera doa

Fa en cuarta izeneko lana izango da gaur berton, BAD jaialdiaren barruan, La Fundicion aretoan, 19:00tan, Laressistnes konpainiak oholtzaratuko duen lana.

Fa en cuarta biolontxeloaren gorputzaren eta emakumearen gorputzaren artean dagoen harremanetik jaio zen, hala euren morfologiari eta formei dagokienean nola euren barneko atmosferaren funtsean.

Horixe da Fa en cuartaren abiapuntua, joan zen musikariak bertan behera utzitako biolontxeloa. Uzketa-aldi luze baten ostean, denboran egindako pitzadura batek, zorigaiztoko zergati batek ekarri zuen biolontxeloa bere kutxatik atera eta bere hari urratuei, bere ziri lokatuei, bere nota ahantziei buruz hitz egiteko unea heldu da, … erortzear dagoen arima, nor den ia-ia gogoan ez daukan beste tresna desafinatu bat.

Datozen egunotan ere, BAD jaialdiaren ekoizpenak ikusteko parada egongo da areto honetan, David Espinosa (Bartzelona) eta Vera Manteroren (Portugal) eskutik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button