ARTEA

Espazio publikoaren eta eremu pribatuaren arteko harremanak

Artium museoan, datorren urteko urtarrilera bitartean, Muntadas. Elkarrekiko loturak, interconexiones, interconnessioni izeneko erakusketa paratu da. Bertan, 70eko hamarkadatik gaurko egunetaraino Antoni Muntadasen lanaren ikuspegi analitiko eta zeharrekoa eskaintzen da. Euskal Herrian artista honi eskaintzen zaion lehendabiziko erakusketa da.

Antoni Muntadasen erakusketako obretan “behin eta berriz agertzen dira botere- eta kontrol-mekanismoei, espazio publikoaren eta eremu pribatuaren arteko harremanari edo komunikabideek informazioaren mediatizazioan duten esku hartzeari buruzko gogoetak”. Argazkiak, bideoak eta elementu horien arteko hibridazioak ezarri dira ikusgai.
Hortaz, mostra horrek ez du atzera begirako arrunt bat izan nahi, eta horrexegatik bestelako begirada analitiko eta zeharkako bat eskaini nahi da. “Esate baterako, erakusketan loturak egin dira haren diziplina arteko ikerketan behin eta berriz agertzen diren gaien artean, haren proposamen ospetsuenetako batzuk hautatuz”.
Dokumentazio bilduma bat ere jarri da ikusgai, eta Muntadasek burutu dituen azken hiru proiektu handiei buruzko informazioa erakusten da: Asian Protocols (2011-2018), About Academia (2011 y 2017) eta La construcción del miedo (2008-2013).

Muntadasek, 2005ean Arte Plastikoen Sari Nazionala, eta 2009an Velázquez Saria irabazi zituen. Horrez gain, eta Veneziako Biennaleko espainiar pabiloiko artista ordezkarietako bat izan zen 2005ean. Paris, Massachusetts eta Venezian irakasle-lan handia egin du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button