BESTELAKOAK

“Espazio publikoak, erabilerak, diskurtsoak eta balioak”

Eusko Ikaskuntzaren Zainak. Cuadernos de Antropología-Etnografía aldizkariaren azken alea kalean da, eta berton, egunerokotasun bizia duen gai bati eskainia dator: espazio publikoak, erabilerak, diskurtsoak eta balioak.

Zainak aldizkariaren zenbaki monografiko honetan ere, jorratu diren goiko gai horien alderdi desberdinak lantzen dira, hala nola, gatazka eta hiritarren parte-hartzea; jaiak, erritoak eta jabetzea; kontsumoko espazio erdi-publikoak; kultur anizkoiztasuna dutenak; gazteen soziabilitatea eta generoa; espresio artistiko eta estetikoak; hiri-berritzea edo birmoldaketa eta bere espazio publikoak. Hori guztia osatu egiten da bibliografia urbanoari eta Henri Lefebvre klasikoari dedikaturiko bi atalekin.

2012tik, Zainak. Cuadernos de Antropología-Etnografía aldizkaria, formatu digitalean argitaratzen da eta artikuluak, doan irakurri eta deskargatu daitezke.

Eusko Ikaskuntzaren koadernook ikertzaileek eginiko ikerketak eta kanpo lanak ezagutarazteko sortu ziren. Hainbat ikerketaren alorreko pertsonak, unibertsitate eta dagokion gaian interesa duten bestelako erakundeetakoak dira koaderno hauen hartzaileak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button