ARTEA

“Espazio publiko eta pribatuetan pixa egin”, Itziar Okariz eta Chus Martinezen arteko topaketa

Itziar Okarizek 2000 eta 2014 urteen bitartean burututako Espazio publiko eta pribatuetan pixa egin izenburuko obraren inguruan arituko dira bihar, hilak 22, artista bera eta Chus Martinez arte-aditu galiziarra Bilboko Arte Ederren Museoko Auditorioan, 19:00etatik aurrera.

Ekitaldia Bilboko Bulegoa z/g arte- eta jakintza-arloko bulegoak ondu du Museoko denbora husteko eta betetzeko obra batzuk egitarauaren baitan, zeina Bilboko Arte Ederren Museoko, 68aren ostean. Artea eta praktika artistikoak Euskal Herrian, 1968-2018 erakusketaren harira egin den. Bulegoa z/b-k erakusketa horretan dauden zazpi artelanen inguruko topaketak antolatu ditu, sortzailearen eta arte-aditu baten artekoak.

Hauxe esan du Okarizek bere obraren inguruan: “Aurrez hautatu ditudan kokapen berezietan egindako ekintzak (dira). Ez dut deialdirik egin ekintza ikusteko, baina, halabeharrez inor hortik ibili bada, ikusteko aukera izan du. Normalean, ahalegina egiten dut jende gutxi dabilenean egiteko, ekintza ezkutukoa edo legez kanpokoa delako. Ildo horretan, aditzera eman nahi dut legeak baimentzen duena eta ez, norbanakoaren definizio sozialaren moduko zera bat. Beti dokumentatu izan dut ekintza, hala fotografiekin nola bideoekin. (…)”.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button