MUSIKA

“ozen].net[” proiektu soinuduna

Martxoaren 22an, musika eta soinuarekin zerikusia duten jarduerak eskainiko dira Amurrion, ozen].net[ proiekturen barne.
Luis Aranburu musika eskolan sustatutako eta Vitoria-Gasteiz, Dulantzi-Alegría eta Amurrioko udalekin antolatuko ekimenaren helburua da soinuarekin lotutako formatu txikiko lanak aurkeztea, eta arte garaikidearen alorrean harremanak sortu eta esperientziak trukatzeko tresna bat eskaintzea.

Egun horretan, Amurrion tailerrak, aurkezpenak eta performance-ak egingo dira. Soinuak sortzeko instrumentuak erabiltzen dituzten sortzaileen lanak aurkeztuko dira; esperientziak sortu eta egoerak aztertzen dituztenak (Relentless taldearen saxoak), Crackle Box gailu elektronikoaren ekintza (Itziar Markiegi); soinu multzo batek eduki dezakeen erabilera eta boterea (Edu Comelles), eta ezarritako bideetatik urrundu direnak (Electric Landscapes of Rebellion, Ainara LeGardon, etab.).

ozen.net-eko jarduerak fenomeno soinudunetan interesa daukaten publiko orokorrari zuzenduta daude.  Bertan landuko diren hitz klabeak honakoak izango dira: seinale soinuduna, entzutea, paisaia soinuduna, performace, inprobizazioa, elektroakustika, musika elektronikoa, ondare ez-materiala…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button