Nontzeberri

Espazio klaustrofobiko bateko harremana

Moon Produkzioak antzerki konpainiak Hermanas deituriko antzezlana taularatuko du azaroaren 11 eta 12an, Arriaga antzokian. Maite Agirre, Justi Larrinaga eta Olatz Gorrotxategi dira protagonistak eta testua eta zuzendaritza Fer Montoyarenak dira, eta bera eszenografiaz ere arduratu da Iñigo Zabaltzarekin eta Gorka Floresekin batera.

Hermanas, espacio klaustrofobiko batean gertatzen den misteriozko istorio beldurgarria da. Antzezlana giro ilunean gauzatzen da, zuri-beltzezko zinea balitz bezala. Ekintzaren ardatzak beldurra, egonezina eta tortura psikologikoa dira, eta ikus-entzuleek segurtasun eza nabarituko dute, Moon Produkzioaken antzerki esperimentu horren bidez.

Hermanas lanak hauxe kontatu nahi du: “Marta (Maite Agirre) bere etxean sartuta, vodka edanez, Qué fue de Baby Jane filmaz liluratuta, eta musikal bat egiteko ideiarekin zoratuta bizi den 60 eta 70 urte arteko emakumea da. Bere familiaren iragan ilunaren ondorioz minduta bizi den emakumea dirudi. Sara (Justi Larrinaga), antzeko adina duen ahizpa ezindua, zaintzen du, eta bien arteko harremana oso zaila da. Olivia (Olatz Gorrotxategi) adin ertaineko erizaina da (40 urte inguru izango ditu), eta astean behin doa etxera, laguntzaile gisa lan egiteko. Bera izango da ahizpa bien harremanaren hondatzearen lekuko, itxuraz”.

Abenduan Barakaldo Antzokian egongo dira, eta gero Euskal Herriko hainbat espazio eszeniko bisitatuko ditu lan honek.

Exit mobile version