BERTSOTAN

Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako izen-ematea

Martxoaren 5era arte egongo da Bizkaiko eskualdeetako txapelketetan izena emateko epea zabalik. Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela daukatenek maiatzean edukiko dute izena emateko aukera.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Talde Antolatzailea hasita dago 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren antolaketan.

Txapelketa, hala joango da: Udabarrian, Bizkaiko 8 eskualdeetako txapelketak, eta Udagoienean, 5 kanporaketa, 3 finalaurreko eta finala.

Eskualdeko Txapelketan izena eman gura duenak deitu telefono zenbaki honetara 94 681 27 11, edo idatzi email bat bizkaia@bertsozale.com helbidera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button