BESTELAKOAK

“Argazki Estudioa” izeneko erakusketa Photomuseum

Martxora bitartean, Zarautzeko Photomuseumen Argazki Estudioa izeneko argazki erakusketa abiatu dute. Irudietan, umeak jaunartzean, ezkontzetako argazkiak eta edozein etxetan topa daitezkeen argazki zaharren antzekoak ikusiko dituzue, guztiak erretratuak.

Arte-zentroak bidali digun oharrean, bildumaren nondik norakoak azaltzen dira: “Genero fotografiko guztien artetik (paisaia, natura hila, etab.) erretratua da ezarpen handiena izan zuena eta bere praktikak, merkataritzan garapen handiena aurkitu zuena.  Baina benetan, argazki estudioan edo galeria fotografikoetan errotu zen.  Argazki-denda hauek, hiri eta herrietako erdialdeetan kokatuak, jendearen eskaerei erantzun zieten, horrela famili-giroko gertaerak (bataioak, ezkontzak edota mota guztietako festak) edo arau ofizialen eskaerak bete zituzten.

Horregatik erretratua da arte fotografikoaren ibilbidean zabaltze handiena lortu duen produktu fotografikoa.

Argazki-estudioen ugaritzeak eta argazkiak berezko duen ezaugarriak, hots, erreproduzitzeko ahalmenak eta kostuaren murrizketak, marrazkilari-erretratugileen eta margolarien desagertzea ekarri zuten.

Ohitura berriek eta hobetze teknikoek pixkanaka eskaera jaitsi egin dute, horrela argazki-estudioen desagertzea ekarriz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button