MUSIKA

Esne Beltzak “Ni” diskoa aurkeztu du

Xabi Solano musikaria buru duen Esne Beltzak bandak lan berria aurkeztu du gaur Bilbon. Ni, betiko legez, kolorez eta estiloz beteta dator; bertsio formatuan ondutako sorpresak ere gordetzen ditu.

Diskoak hiru estudiotan jasotako hamar kantu biltzen ditu: Atomic studios, Aieka eta Haritz Harreguy estudioetan. Doinuok Mark Dasousak ekoitzi ditu, eta Juanjo Muñoz masterazazioaz arduratu da.

Diskoa intro txiki batekin hasten da, eta gero, grabazioari izenburua ematen dion reggae kutsuko doinu pisutsu eta melodikoarekin hasten da. Hortik aurrera, ohiko soinuen fusioa dator, “soinu eta ideietan mestizo eta koloretsua, (…) Mura Masa, Setev Aoki, Marshmello…”. Hala, reggae, punk-rock, elektronika, rock, trikia… Denetariko zaporeak uztartzen ditu Esne Beltzaren irabiagailuan.

Grabazioan hainbat lagunek parte hartu dute, tartean, RIP taldeko Txerrak, Tremenda Jauriak, Valentziako Pupil·Les rap taldeak eta Arkaitz Minerrek. Azken horrek gitarra eta mandolina jo ditu. Diskoan, gainera, RIP eta Etzakit taldeen bi bertsio jaso dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button