BESTELAKOAK

Aniztasunak aberastu egiten gaitu

Publizitatea, sormena eta euskara uztartzen dituen Euskadiko spot lehiaketaren seigarren edizioa martxan da  Aniztasunak aberastu egiten gaitu lelopean.  Apirilaren 26ra bitartean aurkeztu ahalko dira lanak.

“Iragarkiak balioko du aniztasunaren alde edo edozein motatako diskriminazioaren aurka hausnartzeko eta sakontzeko. Betiere norbera errepikaezina eta desberdina izatea aniztasunarentzat aberasgarria dela ulertuz”. Hortaz, aukera berdintasuna, aniztasuna, diskriminazio eza, elkarbizitza, gizarte-kohesioa, giza eskubideak edota elkarkidetasuna islatu beharko dute ezinbestez.

Aurtengo edizioa berrikuntza ugarirekin dator. Batetik, Euspotek webgune berria estreinatu du, non datu guztiak ikusi ahal izango dituzuen,  eta bestetik, gazteen saria BHklip saria izatera pasatuko da.

Joan den urteko lehiaketa arrakastatsua izan zen. Euskal Herri osoko autoreek bidali zituzten 35 lan aurkeztu ziren. Asmoa da, beti ere, euskarazko sormena bultzatzea. Lehiaketa irekia da eta edozeinek har dezake parte. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button