ARTEA

Bilboko Arte Liburu Azokak 50 stand izango ditu

BALA Bilboko Arte Liburu Azokaren seigarren edizioa egingo da abenduaren 14tik 16ra bitartean, Calzados La Palma zapata-denda zaharrean, Bilboko Zazpikaleetan. Autoedizioaren inguruan ardazten den azokan 50 postu izango dira: “Erakustaldian arte-obretako aleak erakutsi eta salduko dira, eta bertan bat egingo dute hainbat argitaletxek, fanzinek eta Kolonbiako, Pariseko, Bartzelonako eta Euskal Herriko artista ugarik”. Horrekin batera, hitzaldi, tailer eta kontzertuak izango dira.

Banizu Nizuke kultur elkarteak ondutako azokan parte hartuko duten artisten artean hauexek daude: Enrique Bordes (Madril) arte bisualetan aditua eta arkitektoa; Ana G. Lartitegi (Bilbao) irudigilea; Nagore Legarreta (Hernani) argazkilaria, Werker Collective (Amsterdam) kolektiboa eta Aran Santamaria (Zumaia) pop-up teknikan espezializatutako artista.

Tailerren artean, Werker Collectivek (Amsterdam) zuzenduko duena azpimarragarria da, Sabotage! Zapata Erresistentzia Objektu Moduan. Autoedizioaren Prozesu Kolektiboak, Nagore Legarreta (Hernani) argazkilariak gidatuko duena ahaztu gabe: Estenopeika latekin argazkiak egin.

Hitzaldiak ere izango dira BALAn: Cómo se hace un libro hoy? Bartzelonako Enric Jardik edo Euskal Irudigileak  elkarteko kide Jesus Sotes nafarrak emango dutena: Sueños y Recapitulaciones. Azkenik, musikaz goatzeko parada ere izango da, Lazybone Ramblers taldearekin.

Informazio gehiago: banizunizuke.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button