ARTEA

Inguratzen gaituen espazioarekiko harremanak

Programa aurrera eraman ahal izateko hainbat artista, eragile kultural eta pentsalarirekin lankidetzak sortu dira, gizaki gisa, inguratzen gaituen espazioarekin ditugun harremanak ulertu ahal izateko. Espazio fisikoa (esaterako, hiria edo pasaia, eta horiek barne hartzen dituen ekosistema zabalagoa) edo sinbolikoa izan daiteke (adibidez, esfera publikoko kategoriak, gaur egun, teknologiaren bidez, oso modu konplexuan irudikatuak: esaterako, Internet). Hori guztia kontuan hartuta, gaur egun arte publiko esaten zaionaren zentzua zein den pentsatzea da xedea.

Otsailaren 14an eta 15ean Fill The Gap. Los nuevos usos del espacio público sinposioa egingo da EHUko Bizkaia Aretoan. Sinposio horretan, hainbat gairi buruz eztabaidatzeko aukera izango da, esate baterako: gizartearekin mugan dauden praktika artistiko garaikideak, postkontzeptualismoen eta arte erlazionalaren ondorioz sortutakoa; Interneten, esfera publiko birtual zabalaren, sorrera pribatu/publiko bikotearen zentzuaren aldaketa,… Hori guztia egiteko, bi saio sakon izango dira eta bertan era guztietako adituak: Elena Casado, Carme Nogueira, Andres Jaque, Amparo Lasen, CORReveidile, Amador Fernandez Savater, Leonidas Martín Saura, Asier Perez eta Iñaki Martinez de Albeniz (moderatzailea).

Otsailaren 16an, Marcelo Expositoren Octubre en el Norte: temporal del Noroeste izenburuko proiekzioa egingo da, 19:30ean.

Otsailaren 22an, The Yes Men dokumentala pantailaratuko da eta bi egun beranduago, 24an, Exit Through the Gift Shop, Banksy artista gerrillari oparoenaren lana. Filmak Banksyren irudi esklusiboak ditu, baita hiri artista garrantzitsuenetako batzuenak ere.
Martxoaren 24 eta 25ean izango dira jardunaldion azken egunak Primero de Mayo. (La ciudad-fábrica) eta No reconciliados (nadie sabe lo que un cuerpo puede) proiekzioekin.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button