BERTSOTAN

Eskubideak defendatzen bizitzea

Uztailaren 17ra bitartean bisitatu ahalko da  Donostiako Alderdi Ederreko liburutegi nagusian, Mundubat elkarteak antolaturiko Eskubideak defendatzen bizitzea izeneko erakusketa. Gaur, ekainak 20, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna ospatzen da.

Eskubideak defendatzen bizitzea erakusketak hogei kontakizun grafiko bildu ditu giza eskubideen defentsan. Erakusketa honek “ezagupen bat egin nahi die pertsona, erakunde eta komunitate defendatzaileei; izan ere, indarkeriari eta aurkako testuinguruei aurre eginez, egunero-egunero sustatzen dihardute eskubide zibil, politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalak eta ingurumen arlokoak”.

Erakusketa horretan, giza eskubideen defendatzaileen hogei kasu, bost herrialdetan gertatuak (Mexikon, Hondurasen, Guatemalan, Kolonbian eta Palestinan) biltzen dira.
Irudiekin lagundutako kontakizunen bitartez, haien borrokak, eskakizunak, arriskuak eta ekimen kolektiboak ikusaraztea da erakusketa honen xedea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button