ARTEA

“Eskuaskotarikoa” Gorka Larrañagaren pintura erakusketa, Azkoitiko Torre Zuri aretoan

Gorka Larrañaga artistaren Eskuaskotarikoa pintura erakusketa inauguratuko da gaur berton, abenduaren 20an, 19:00etan, Azkoitiko Torre Zuri aretoan, eta urtarrilaren 6ra arte izango da ikusgai.

Katapulta Plataformak sustatuta dagoen erakusketa honetan, artistaren ibilbidearen artelanak eta obra berriak ere ikusi ahal izango dira. Izan ere, 20 urte pasa dira Gorka Larrañaga sortzaileak bere lana lehen aldiz aurkeztu zuenetik Azkoitiko Torre Zuri aretoan bertan, sortzez bertakoa baita artista. 20 urte geroago bere lana aurkeztuko du berriro, urte hauetako lanaren eta ikerketaren ibilbidea erakutsiz.

Erakusketak, hortaz,  hainbat garaietako obrak uztartuko ditu proposamen bakar batean, ariketa bisual dinamiko bat sortuz.

Gorka Larrañagak (Azkoitia, 1974) pintura, eskultura eta grafika uztartzen ditu irudiaren zenbait baliabide teknologikoren teknikak baliatuz. Hala, hiriko paisaiaren “hots” txikiak bereganatzen ditu bere teknikak, keinu piktoriko berrietara bihurtzeko. Espainian, Mexikon, Txilen eta Ekuadorren egin ditu erakusketak.

Hainbat sari eta errekonozimendu jaso izan ditu bere ibilbidean  bai Espainian, bai Mexikon, bai AEBetan, edota bai Euskal Herrian ere. Gainera, hainbat erakunderekin kolaboratu du beste hainbat proiektu artistikotan, esaterako, Espainiako Enbaxadarekin, Eusko Jaurlaritzak Mexikon duen Ordezkaritzako Bulegoarekin, edota Etxepare Euskal Institutuarekin, beste batzuen artean.

Informazio osoa duzue, katapulta.org webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu