Nontzeberri

“Eskualdea” programak sorkuntza eta pentsamendu garaikidea hauspotuko du

Eskualdea programa datozen asteotan garatuko da berriz Mario Paniego, Raisa Alava eta Oihane Amurrioren lanak aurkezteko. Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak Artium Museoaren lankidetzarekin, “sorkuntza eta pentsamendu garaikidea Arabako gizarte osora hurbiltzeko eta landa-eremuaren eta hiri-eremuaren arteko harremanei buruzko hausnarketa sustatu nahi ditu”. Mario Paniegok Gorbeialdeko ingurune naturaleko zenbait tokitan egindako esku-hartzeak aurkeztuko ditu; Amurriok, berriz, Bastidan gauzatu du bere proiektua, eta Alavak, Amurrion.

Mario Paniego artistak Noraezean/Sin rumbo fijo lanaren bidez “gure etorkizun ekonomiko, politiko eta produktiboari buruzko hausnarketa bat” proposatu nahi du, eta horretarako, Gorbeialdeko Kuadrillako zenbait mendi-ibilbidetan hainbat esku-hartze artistiko gauzatuko ditu.  Proposamen horren helburua, egilearen hitzetan, hau da: “Gure kontzientziak aktibatzea eta gure burua gure naturaren aurrean kokatzea, adimenaren eta esfortzu-ahalmenaren bidez gure zenbait bizi-ohitura aldatzera bultzatzeaz gainera”.

Raisa Alavak Fotonobela erakusketa egingo du Amurrioko La Casonan. Erakusketa 2019ko amaieran hasitako lan-prozesu baten emaitza da. Raisaren lanaren emaitza uztailaren 3tik 31ra bitartean egongo da ikusgai, eta egiten duen proposamena “komikiaren, argitalpen-prozesuaren eta zeramika-instalazioaren arteko elkarrizketa batean datza”.

Oihane Amurriok Gorputza espazio batean traumatizatua performancea aurkeztuko du uztailaren 10ean, Mugako San Andres Komentuko hondakinetan, Bastidan. Proposamen horretan, artistak bere nortasunean arakatzen du, “artisten lanak egungo gizartean jokatzen duen paperaz eta duen balioaz hausnartzen duen bitartean”.