ESZENA

“Esku harriak Oteizaren (H)aria”, Oteizaren unibertsoaren dantza ikuskizuna, Gernikan

MugMus Laborategiak dantzaren, zuzeneko musikaren, eskulturaren eta bertsolaritzaren bitartez, Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide oparoan landutako imajinarioaren berrirakurketa bat eskainiko du Gernikako Lizeo Antzokian, datorren larunbatean, irailaren 21ean, arratsaldeko 20:30etik aurrera.

Ordu erdiko ikuskizunean hainbat kontzeptu lantzen ditu MugMus konpainiako Jone Amezaga del Frago eta  Josu Santamaria Fernandez dantzariek, Oteizaren unibertso berezi eta zabala oroitu eta berregin asmoz.
Hala, ikuskizunean, besteak beste, aipatzen dira “harrespila, hutsa, espazioaren erabilera sakon eta moldagarria, desokupazioa, eskultura, Klarion Laborategiko bilduma, musika serial eta konkretua, bertsolaria, txalaparta, Ez Dok Amairu mugimendua, hitza, … “.
Mugimenduak eta musikak eskaintzen dituzten baliabide metaforikoak erabiliz, bestetik, eszenografia iradokitzaileak eskainiko ditu ikuskizunak.

Lan horretan honakoek hartzen dute parte: Beñat Ralla Yusta (zuzendari artistikoa), Jone Amezaga del Frago eta Ioritz Galarraga Capdequi (dantzariak), Amets Arzallus (testua), Eneko Balerdi Eizmendi (mugimendu aholkularia) eta Iñar Sastre Lopetegi eta Beñat Ralla Yusta (musika eta musikariak).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button