ESZENA

“Esku Harriak: Oteizaren (h)aria” eta “Todo encaja” dantza ikuskizunak, Andoainen

Bastero Kulturguneak antolatuta,  Kalegiroan programazioaren barruan, bi dantza ikuskizun ondu dira Andoaineko Goiko Plazan bihar larunbaterako.

 18:00etan, MugMus laborategia konpainiak Esku Harriak: Oteizaren (h)aria dantza ikuskizunaz gozatzeko parada eskainiko du bertaratzen direnentzat. Sustrai Colina bertsolaria gonbidatu arituko da bertan.

Obrak artista polifazetikoak bere ibilbidean jorratutako iruditeriaren berrirakurketa propio bat egin nahi du zuzeneko musika, dantza garaikidea, eskultura, hitzak etab. josiz. “Harrespila, espazioa eta desokupazioa, hutsa, klarion laborategia, musika serial eta konkretua, bertsoa, txalaparta, Ez Dok Amairu, hitza, ‘umea’ eta abarrei erreferentzia egiten dien ikuskizuna prestatu dugu”, konpainiaren esanetan.

Eta 19:00etan, Up Arte!  Konpainiak Todo encaja dantza emanaldia eszenaratuko du. “Sei gorputz eszenatokian, gora eta behera dabiltza, dantzan… baina batez ere saltoka!!”. UpArtek akrobazien teknika goi mailan mantentzen duen ikuskizun bizi bat aurkeztuko du, baina oraingo honetan artistek beraien alderik gizatiarrena erakutsiko dute, umore ukituekin.

 Kalegiroan programaren eskutik, “Andoaingo kale eta plazak kultur ekitaldien ez ohiko eszenatoki bihurtzen dira zenbait egunetan, beti ere kaleak girotu eta paseatzen edo denbora pasa kalean dabilen publikoa kultur ekitaldietara hurbiltzeko helburuarekin”, azaldu dute antolatzaileek. Hala, dantza, antzerkia eta musika talde desberdinak pasa dira herritik, hala nola, Mr. Pichichi, Trapu Zaharrak, Haatik dantza taldea, Ganso y cia, Maduixa Teatre, dantza bertikal ikuskizunak, zirkua…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button