ARTEA

“Esku azpi begi” erakusketa, Andoainen

Andoaingo Bastero Kulturguneak Esku azpi begi izeneko erakusketa antolatu du. Bertan,  Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean ikasitako hiru artisten lanak biltzen dira: Estanis Comella (Lleida, 1985), Maite Mugerza (Elgoibar, 1988) eta Damaris Pan (Mallabia, 1983). Abenduaren azken egunera arte ikusi ahalko dira lanak.

Antolatzaileen arabera, “erakutsitako lanetan bistakoa da bere katetik libre dagoen eskuaren arrastoa, begiarekiko izan ohi duen menpekotasunetik urrun. Ukimenarena dena, eskuzkotasunari dagokiona hortxe bertan dagoela zalantzarik ez; presentzia horrek irudiaren osotasun gisako hautematea zailtzen du eta horrexegatik ere, argazkigintzatik urrundu eta eskulturara gerturatzen da. Expresionista izan gabe, eskua matxinatu egin da eta begiak behar eta inposatzen duen ordena zapuztuz, koadroa berrantolatu du materialaren zentzu falta onartuz eta integratuz; hartatik, margotutakoa nabarmenki margotuta agertzen da, begiratze eta ikuste ekintzekiko gure kontzientzia areagotuz. Horrela, filosofia mutu baten baliokide bihurtzen da.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu