ESZENA

Eskolatik Antzerkira

Eskualdeko arte eszenikoen etorkizuna bermatze aldera umeei zuzendutako Bilbon Eskolatik Antzerkira programa eta Eskolako Antzerki Lehiaketaren XVIII. edizioa jarri dira martxan, izan ere, joan den urtean, Lehen Hezkuntzako 6.628 ikaslek hartu zuten parte ekimenean. Horrela, ikus-entzule berriak prestatu eta txikienen artean antzerkiko sorkuntza lana bultzatu nahi da.

Orain, beste behin, maiatzaren erdialdera arte luzatuko den programak, 30 antzerki ikuskizun eskainiko ditu Bilborock-eko, AlhóndigaBilbaoko, Campos Antzokiko eta Otxarkoagako, Pabellón 6ko eta San Frantziskoko udaltegietako eszenatokietan.

Era berean, Kultura eta Hezkuntza Sailak, Eskola Antzerki Lehiaketaren beste edizio bat antolatuko du ikasturte honetan. Lehiaketaren helburu nagusia, Arte Eszenikoak ikastetxeetan tresna didaktiko gisa erabiltzea sustatzea da. Euskarazko 21 eta gaztelaniazko 8 antzezlan aurkeztu ziren joan den urtean.

Horrez gain, gure hiriko ikastetxeek, Eskola Antzerki Lehiaketaren edizio berrian parte hartzeko aukera izango dute. Lehiaketa 1992an jarri zen martxan, umeen artean sorkuntza eszenikoa bultzatzeko.

Eskaintza osatzeko, ostiral arratsaldeetan BilbaoEszenan, Bilboko Udaleko Baliabide Eszenikoen Zentroan, gazteentzako antzerki tailerrak eskainiko dira. Tailerretarako aurre-inskripzioa zabalik egongo da urriaren 2ra arte.

Informazio osagarria www.bilbao.net  helbide elektronikoan duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button