ARTEA

Bunkerraren bila

Magmadam izeneko kolektiboak (Myriam Petralanda, Itziar Markiegi eta Aitor Villanueva) Buscamos búnker (Bunker bilatzen dugu) izeneko erakusketa abiatuko du Bilboko Rekalde Aretoan. Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza artistikoa bultzatzeko barriek 2017 programaren barruan kokatzen den erakusketa azaroaren 5era bitartean bisitatu ahalko da.

Rekalde Aretoak emandako oharrean, proiektuaren nondik norakoak datoz modu honetan azaldurik: “Magmadam akzioan dauden gorputzak dira eta lurrikarekin antzekotasun gehiago dituzten soinuzko uhinak sortzen dituzte, likido eta solidoaren artean dabiltzan energiak. Soinua erraietatik ateratzen dute espazioa dardaraka jarriz, emakumezko ikusleen masan etengabeko interferentziak sortuz. Zoritik eta inprobisaziotik abiatuta soinu-esperientzia berriak eraikitzen dituzte, non irtenbide bakarra geratzen den. Elur-jausi batean gertatzen den bezala, onena eraman zaitzan uztea da. Gorputzak kontaktuan jartzen dira, elkartu egiten dira eta energia zentrifugoaren edo zentripetoaren bidez elkar elikatzen dira. Bunker bilatzen dugu, playlist mutante baten zatia da, etengabe aldatzen dagoena.
Bunker bilatzen dugu mutatu egiten da espazio artistiko batean existitzeko. Oasi bat bailitzan adierazpen libreari eta all kinds friendly-ri irekita dagoen espazio segurua eraiki dugu. Gure jardun sortzaile eta ekintzaileetan ezinbestekoak diren jarioen artean sinergiarako TRANSformatua.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button