BERTSOTAN

Eskolartekoaren finala, Ereñozun

Bihar, ekainaren 3an, Txirritaren heriotzaren 80.urteurrena beteko da eta horren kariaz hainbat ekintza antolatu dira bere jaioterrian, Ereñotzun, eta horrexegatik antolatu da aurten Eskolartekoaren finala bertan ere. Eskolartekoaren bat-bateko finala, eta bestelako bertso saio eta erromeria programatu dira larunbaterako.

Jaialdi handi honetan Euskal Herriko herrialde guztietako bertsolari gazteak batuko dira: Arabatik, Aroa Arrizubieta eta Peru Amorrortu; Bizkaitik, Txaber Altube eta Unai Mendiburu; Gipuzkoatik, Beñat Mujika eta Aizpea Garmendia; Lapurditik, Kerman Díaz eta Nahia Sasco eta Baxenabarretik, Elixabet Etxandi eta Oier Urreizti; eta Nafarroatik, Joanes Illarregi eta Xabat Illarregi. Kantatzeko gaiak Maite Berriozabalek jarriko ditu, eta Alaia Martinek jantziko dio txapela irabazleari.

Bazkariaren ostean, Eli Pagola eta Agin Laburu bertsolariak arituko dira eta, ondoren, erromeria. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button