BERTSOTAN

Eskolarteko txapela Maider Arregirentzat

350 lagunetik gora bildu zituen XXVI. Euskal Herriko Eskolarteko lehiaketaren txapela, Maider Arregi oñatiarrak jantzi du. Bere atzetik, eta Aitor Servier azkaindarra gelditu zen.

Ekimenean, 15-18 urte bitarteko hamaika bertsolari aritu ziren oholtzan: Arabatik, Peru Abarrategi eta Maddalen Arrausi; Bizkaitik, Asier Galarza eta Aitor Bizkarra; Gipuzkoatik, Maider Arregi eta Iñigo Ibañez; Lapurditik, Aitor Servier eta Nahia Sasco; Nafarroatik, Mikel Lasarte eta Maddalen Lopez, eta Zuberoatik, Ibai Capot.

Agurren ondotik, zortziko handian, txikian, bakarka eta koplatan aritu ziren bertsolari gazteak, eta lan guztiak behin amaituta, epaileek Maider Arregi oñatiarra onena izan zela erabaki zuten.
Arregik Gipuzkoako Eskolartekoa irabazi zuen duela hilabete, eta Servierrek Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoako Xapelgoa.
Irabazleari Maialen Lujanbiok jantzi zion txapela.

Giro eder ederrean iragan zen eguna!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button