MUSIKA

Tolosako Blues Jaialdia, gaurtik aurrera

Ekainaren 29tik uztailaren 2ra, blues musika gustuko duten zale guztiek gozamena hartuko dute Tolosako Blues Jaialdiarekin. Hamahirugarren edizio honetan bederatzi kontzertu antolatu dira kalitate handiko bakarlari eta taldeekin.

Gaur berton abiatuko da programazioa Starblues taldearekin. Ordiziako musika eskolan ikasitako Jon Barreros (ahotsa eta gitarra), Urko Ruiz de Apodaka (baxua), Yon Labayen (pianoa eta organoa) eta Fermin Etxeberria (bateria) musikariek osatzen dute, eta Gu geu disko berriaren aurkezpena egingo dute.
Ekainaren 30ean, Big Mama Trio arituko da 19:30ean, Ilargi tabernan, eta beranduago, 22:30ean, Euskal Herria plazan, Alex Schultz eta Travelling Brothers arituko dira. Alex Schultz Kaliforniatik datorren aurtengo izarra da, eta zalantzarik gabe Ameriketako Estatu Batuetako blues gitarra jotzaile onenetakoa.

Uztailaren 1an, hiru kontzertu izango dira: 13:00etan, Lopez Mendizabal plazan berriz izango da Big Mama Trio; geroago, 19:00etan, Solana 4 tabernan, Animal Blues laukotea izango da jotzen; eta azkenik, 22:30ean, Plaza Berrian, Bluetrain (Paul San Martin, Carlos Malles, Mingo Balaguer, Alex Caparoscio) eta The Teasers Blues Band taldeek kontzertua egingo dute.

Azken egunean, uztailak 2, Paul San Martin & Mingo Balaguer eguerdian izango dira beren soinuak haizatzen, eta Tina Masawi Trio, 20:00etatik aurrera arituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button