BERTSOTAN

Eskolarteko Bertsolari Txapelketak abiatu dira

Maiatzean abiatu dira Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatutako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak. Ekimena haur eta gaztetxoak bertsolaritzara hurbiltzeko asmotan jaio zen eta hala, txapelketa honi esker ikastetxeetan eta bertso-eskoletan bertsolaritza lantzen duten gaztetxoek ikusi ahal izango dituzte bertso saioak, eta gainera jendaurrean abesteko aukera ere izango dute.

Adinaren arabera bi maila izango dira: 14 urtera artekoak eta 14-18 urte bitartekoak.

Herrialdeetako ekimen hau oso modu ezberdinean garatu da orain arte eta hori dela eta, egitura bateratu asmoz 2013rako Eskolarteko Txapelketak eredu berria jarriko du martxan, besteak beste bertso-eskolei parte hartzeko aukera emanez.

Horretarako, eskolarteko txapelketaren inguruko gogoeta eguna antolatu da maiatzaren 12an, Villabonako egoitzan.

Noiz eta zer hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button