LITERATURA

Eskola-umeen artean literatur sorkuntza bultzatzeko xedez

BizkaIdatz Txikia VI. Haur eta Gazteen Literatura Sariak eskola-umeen artean literatur sorkuntza sustatu nahi du. Idazlanak aurkezteko epea 2020ko otsailaren 13ra arte irekita egongo da.

Bertan Bizkaiko ikastetxe batetan ikasten ari diren Lehen Hezkuntza (3. mailatik 6.era) zein Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako haurrek parte har dezakete. Ezin izango dira aurkeztu aurtengo lehiaketara honen aurre-aurreko edizioan saritutako haur eta gazteak.

Ohi den bezala, sariketa honek istorio bati jarraipena eta amaiera ematea proposatzen du. Bi istorio hauetako bat jarraitu behar da: Haitzaren erraietan, Rafa Ugalde Iragorrik idatzita, eta ¿Quieres rescatar al príncipe?, Noelia Lorenzo Pinorena.

Kontakizunak gutxienez lau orrialde luze izango dira, eta, gehienez, bost. Testuak eskuz idatziz gero, letra argia erabili behar da; ordenagailuz eginez gero, berriz, Times edo Arial letra mota erabili behar da (12 gorputza), eta ezaugarri hauek gorde behar dira: DIN A4 tamainako orrietan eta espazio bikoitza utziko da.

Lehiaketa honen oinarriak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button