ESZENA

Eskola Arteko Antzerkiaren XXI. Lehiaketa

Bilboko udalerri barruko ikastetxeek har dezakete parte Eskola Arteko Antzerkiaren XXI Lehiaketa honetan. Lanen gaia librea izango da eta euskaraz, gaztelaniaz eta beste edozein hizkuntzatan idatziak, edo testurik gabekoak izan daitezke.

Obraren iraupena ez da 30 minututik gorakoa izango. Ikastetxe bakoitzak gehienez hiru obra aurkeztu ahal izango ditu, bakoitza bere kide eta antzezleekin.

Sari guztiak balio berekoak dira, eta eszena eta hezkuntza arloko irizpideen arabera emango dira. Epaimahaiak sei sari emango ditu guztira: Lan eszenikorik onena (300 euro); Proposamen eszenikorik originalena (300 euro); Obraren alderdi teknikoen tratamendurik onena (300 euro); Antzerki, dantza, zirku edo bestelako diziplina eszenikoak berreskuratzeko lanik onena (300 euro); Interpretazio global eta koraleko lanik onena (300 euro); Parte-hartzaileen adinera ondoen egokitutako lana (300 euro); Epaimahaiak bere kabuz izendatutako accesit bat, palmaresean jaso gabeko alderdiak saritzeko (300 euro).

Maiatzaren 22an, Epaimahaiak Arriaga Antzokian izango den gala batean antzeztuko diren lanak aukeratuko ditu saritutakoen artean.

Bestelako xehetasunak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button