MUSIKA

Eskean Kristök disko berriko kantu baten bideoa argitaratu du

Arratia aldeko Eskean Kristö rock bandak Beste belaze batzuen gozoan izenburuko lana aurkeztuko du azaroaren 9an, Igorreko Kiñu gaztetxean, zuzeneko emanaldia emanez. Egun hori iritsi baino lehen, baina, grabazio berrian bildutako kantu baten klipa argitaratu eta aurreratu dute, Zaldiak negarrez.

Beste belaze batzuen gozoan arratiarren hirugarren lana izango da, aurretik Azote kaldüz! (2014) eta Ezkurrik onenak (2016), biak ala biak hard rock klasiko eta garaikidetik edaten duten lanak dira.

Uhinak Komunikazioa agentziaren arabera, disko berria gaurkotuagoa dator, garaikideagoa eta askotarikoagoa. “Oraingoan beraien soinua gaurkotu eta dotoretu dute, rock&roll klasikoa oinarri harturik beti ere. Horrela bada, Eskean Kristö-ren koktelera partikularrean rock & rollak ezin hobeto konbinatzen du psikodelia, powerpop, punk, blues, bossanova eta latindar doinuekin. Taldearen esanetan, aparteko grina, gogoa eta indarra jarri dituzte disko honetan. Bidezidorrik hartu gabe eta xehetasunak ondo zainduz, abestiak azken tantaraino zukutu dituzte”.

Jarraian Zaldiak negarrez doinu berriaren bideoaz goza dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button